20:03

Ekonomia

2015eko aurrekontua

Aurrekontuko 50 milioi euro, 2012ko aparteko soldata ordaintzeko

Erredakzioa

Langile publikoek jaso ez zuten soldataren laurdena ordaintzeko izango da. Ez dute ordainketarako datarik zehaztu.

  • Protestak, aparteko soldata kendu izanaren kontra.

    Protestak, aparteko soldata kendu izanaren kontra. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak, 2015erako prestatu duen aurrekontuan, 50 milioi euro bideratuko ditu 2012an eguberrietako aparteko soldata jaso ez zuten langile publikoei ordaintzeko.

Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak bertan behera utzi zuen ordainketaren laurdena emango dute diru-partida horrekin. Hala ere, ez du zehaztu noiz izango den ordainketa.

Neurriak ez die eragingo aparteko soldataren ordainketa eten aurretik horren zatiren bat jaso zutenei.

Gainera, hirugarren urtez jarraian, Jaurlaritzak datorren urteko aparteko soldatak urtarrilera eta uztailera aurreratuko ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena