14:02

Ekonomia

Batzar nagusia, gaur

Xabier Iturbe: 'Eutsi egingo diogu Kutxaren izaera sozialari'

Erredakzioa

"Lasaitasun mezu bat" eskegi du Xabier Iturbe Kutxako presidenteak Youtuben, gaur arratsaldean egingo duten batzar nagusiaren harira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Iturbe Kutxako presidenteak esan du banku-fundazio bat izanda ere “Kutxaren izaera sozialari” eutsi egingo diotela etorkizunean.

Kutxabankek Youtuben duen kanalean eskegitako bideo batean, “lasaitasun mezu bat” igorri du Kutxako presidenteak, gaur arratsaldean egingo duten batzar nagusiaren harira.

“Legeak aginduta”, Kutxa banku-fundazio bihurtzea onartuko dute gaur arratsaldean, baina, Iturbek esan duenez, “ahalik eta gutxien” aldatuko dute Kutxaren izaera. “Legeak eskatutakoa beteko dugu, besterik ez”.

Lau urtean behin, Batzar Nagusiek “patronatu horretako ordezkariak” erabakiko dituztela azpimarratu du. “Kutxak Kutxa izaten jarraituko du aurrerantzean ere, eta Gipuzkoarekiko konpromisoari eutsi egingo diogu”, berretsi du.

Batzar orokorra, gaur arratsaldean

Kutxaren batzarra 16:00etan egingo dute, eta, ustekabekorik ez bada, Gipuzkoako Kutxa banku-fundazio bihurtuko da, BBK-k eta Vital Kutxak uda aurretik egin zuten bezala.

EH Bilduko ordezkariek azken ahalegina egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena eztabaidatu dezaten. Horrez gain, Kutxaren pribatizazioaren aurka kanpaldia egiten ari dira Kutxako egoitza nagusiaren aurrean.

Fundazio bihurtzearekin batera, Kutxako Batzar Nagusia ez ezik, Administrazio Kontseilua ere desagertuko da, eta erakundea patronatu baten esku geratuko da.

Patronatua arduratuko da gizarte ekintzaz eta Kutxabankeko Administrazioa aldatzen denean Kutxari dagozkion kontseilariak aukeratzeaz.

EH Bilduk eta pribatizazioaren aurkako plataformak behin eta berriro esan dutenez, Gipuzkoako Aldundiaren proposamena ere eztabaidatu behar da, izaera sozialari eustea bermatzen duelako.

Koalizioak salatu du Kutxa fundazio bihurtuta ateak zabalduko zaizkiola kapital pribatuari, eta bederatzi lagunen kontrolpean geratuko dela 150 urtean pilatutako ondarea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena