Ekonomia
Langabezia
Erredakzioa
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren hirugarren hiruhilekoaren datuen arabera, Estatuko langabezia-tasa txikiena dute bi erkidegoek, %15,14.
Espainiar Estatuko langabezia-tasa txikiena erregistratu dute 2014ko hirugarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) eta Nafarroak: % 15,14. Horrenbestez, aurreko hiruhilekoan baino 15.800 langabe gutxiago daude bi erkidegoetan, Biztanleria Aktiboaren Inkestan oinarrituta Gaindegiak ateratako datuen arabera. Ipar Euskal Herrian, berriz, 16.300 langabe daude.
Zehatz esanda, EAEn % 8,63 egin du behera langabe kopuruak eta okupatuenak, berriz, % 0,32 gora, betiere 2013ko epe bereko datuekin alderatuta. Hortaz, % 15,21eko langabezia-tasa du EAEk, Estatuko bigarren baxuena.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratu ditu Biztanleria Aktiboaren Inkestako azken datuak. Horien arabera, hirugarren hiruhilekoan 864.300 pertsona lanean zeuden EAEn, eta 155.000, berriz, langabezian.
Hiruhileko datuei erreparatuta, okupazioa aurreko hiruhilekoan baino % 0,74 txikiagoa izan da, eta langabezia % 7,45 jaitsi da.
Nafarroako datuei dagokionez,% 6,61 jaitsi da langabe kopurua eta, horrenbestez, hirugarren hiruhileko horretan 46.100 lagun daude behar barik. 2013ko datuekin alderatuta, berriz, % 18,49 egin du behera langabeziak.
Estatuko datuei dagokionez ere, behera egin du langabeziak, tasa % 23,67an kokatuta. Datu ona dela azpimarratu du Espainiako Estatistika Institutuak, krisia hasi zenetik (2011) udako sasoian ez baita inoiz % 24tik jaitsi.
195.200 pertsonek eskuratu dute lana 2014ko udan eta, horrenbestez, 17.504.000 okupatu daude Estatuan. Dena dela, 5.427.700 lagun daude oraindik enplegu bulegoetan izena emanda.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa