23:55

Ekonomia

Europako Banku Zentrala

Kutxabankek Espainiako notarik onena lortu du bankuen estres probetan

Erredakzioa

Kutxabankek eta Banca Marchek Espainiako notarik onena lortu dute Europako bankuen estres azterketetan, baina behin betiko emaitzak igandean emango dituzte jakitera.

  • Artxiboko irudia: EFE

    Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabankek lortu du, Banca Marchekin batera, Europako bankuen estres probetan Espainiako notarik onena, baina behin betiko emaitzak datorren igandean emango dituzte jakitera, finantza iturrien arabera.

Europako sei herrialdetako 11 bankuk gutxienez (Espainiako bat bera ere) ez dituzte estres azterketak gainditu. Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Europako Banku Agintaritzak egin dizkiete erakunde horiei kaudimen probak.

Oraindik baieztapen ofizialik ez badago ere, EBZk 128 erakunde aztertu ditu eta gutxienez sei bankuk ez diote % 5,5eko gutxieneko kapitalari eutsi estres probaren ostean.

Greziako hiru bankuk, Italiako hiruk, Austriako bik, Zipreko batek, Portugalgo batek eta Belgikako beste batek ez dituzte probak gainditu, baina emaitzen bat aldatzea ez dute baztertu. Horrela, datuak berriz aztertzeko aukera dago, iturri horien arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena