19:11

Ekonomia

GI-632 errepidea

Deskargako obratan kontrol sistema bat ezarri du Gipuzkoako Aldundiak

Erredakzioa

Langileen sarrerak eta irteerak kontrolatzeko makinak eta jagoleak jarriko dituzte lan hitzarmena betetzen dela bermatzeko.

  • Kontrol sistema berria Deskargako lanetan. Argazkia: EiTB

    Kontrol sistema berria Deskargako lanetan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Deskargako obratan lan hitzarmena betetzen dela bermatzeko kontrol sistema bat martxan jarri du Gipuzkoako Aldundiak. Horrela, langileen sarrerak eta irteerak kontrolatzeko makinak eta jagoleak jarri dituzte.

Larraitz Ugarte Mugikortasun diputatuak sistema berria aurkeztu du gaur GI-632 errepidean, Deskargako obratan. 2013ko irailean 33 urteko langile bat hil zen bertan.

Obra publikoetan parte hartzen duten enpresetan eta azpikontratetan eraikuntzaren hitzarmena betetzea bermatuko duela errepikatu du Gipuzkoako Aldundiak agerraldi ezberdinetan.

Bergara-Antzuola eta Antzuola-Urretxu

Horrela, hitzarmena betetzeko sistema martxan jarri dute Deskargan, Ugartek adierazi duenez. Bergara-Antzuola eta Antzuola-Urretxu tarteetan kontrol makinak ezarri dituzte, erakundeak agiri batean azaldu duenez.

Enpresek eta makinek igorritako informazioa VisualTime programaren bidez kontrolatu eta aztertuko dituzte. Konpainien eta hitzarmenen datuekin alderatu egingo dituzte eta urraketen berri emango dute. Era berean, txostenak eta azterketak egiteko aukera emango du horrek.

Neurri berriak aintzat hartu ditu ELA sindikatuak, baina “makina batekin” lanetako arazoak konponduko dituztela pentsatzea “xalotasuna” dela gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena