Ekonomia
Eustat datuak
Erredakzioa
Lurraldeka, langabeziaren jaitsierarik handiena Bizkaian izan da. Araba da langabezian dauden pertsonen kopurua handitu duen lurralde bakarra.
Informazio gehiago (1)
Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa % 14,5ekoa da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,5 txikiagoa, urteko hirugarren hiruhileko datuen arabera. Araba da langabezian dauden pertsonen kopurua handitu duen lurralde bakarra.
EAEko lan-merkatuaren 2014ko hirugarren hiruhileko datuak kaleratu ditu Eustatek, eta aurreko hiruhileko datuekin alderatu ere egin ditu.
Urteko hirugarren hiruhilekoan 151.800 langabe zenbatu dituzte EAEn, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gutxiago.
Gazteen langabezia-tasak altuena izaten jarraitzen du (% 37,9), eta 16 eta 24 urte bitarteko 18.100 gazte daude langabezian.
Lurraldeka, langabeziaren jaitsierarik handiena Bizkaian izan da. 5.900 langabe gutxiago zenbatu dituzte bertan, eta % 15,6koa da orain.
Gipuzkoan, % 12,3ko tasa dago, eta langabeak 1.000 gutxiago dira; lan egiteko adinean dauden 42.200 pertsona zenbatu dituzte lanik gabe. Araban, 800 langabe gehiago daude, aurreko hiruhileko datuekin alderatuta, eta langabezia-tasa % 15,9koa da.
Eustaten arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan jarduera-tasa % 57koa izan da, aurrekoan baino % 0,3 txikiagoa. Okupatuen kopuruak, berriz, % 0,1 egin du behera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa