Ekonomia
Laguntza horiei esker EAEko 65.000 familiek "duintasunez bizi ahal izateko nomina" bat daukatela azpimarratu du lehendakariak.
Gizarte laguntzen inguruan “alferrikako eztabaida gehiago” ez pizteko eskatu du Iñigo Urkullu lehendakariak, laguntza horiei esker, EAEko 65.000 familiek “duintasunez bizitzeko nomina bat izaten baitute”.
Eusko Legebiltzarrean egin duten kontrol saioan, Urkulluk Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkidearen galdera bat erantzun dio. Pobreziak emakumeengan duen eraginaz galdetu dio koalizioko ordezkariak Urkullurik.
“Baztertze arriskuan” dauden pertsonen % 75i “irtenbidea” ematen diete gizarte laguntzek, Urkulluren hitzetan, eta EAEko 65.000 familiek Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutela azpimarratu du. Horietatik 28.000, bakarrik bizi diren emakumeak edota seme-alabak dituzten emakumeak dira.
Gizarte laguntzak mantentzea Jaurlaritzaren “lehentasuna” izango dela berretsi du Urkulluk, “zailtasun ekonomikoen gainetik edota beharrizanak dituzten pertsonenganako elkartasunean sinesten ez duten pertsonak izan arren”.
Jaurlaritzaren Babes Sozialeko programari esker “milaka familien” baldintzak hobetu egiten direla esan du Urkulluk. “Jaurlaritzak ez du nahi Euskadin pobrezia-mailak gora egitea edota milaka familia bazterketara bultzatzea”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa