11:17

Ekonomia

Caja Madrideko txartelak

'Txartelekin gastatutakoa bueltatzeak ez du isunak kentzea ekarriko'

Erredakzioa

Egindako gastuak eta txartelen jabeen egoera fiskalak ikertuko ditu Ogasun Ministeriorak, deliturik egon den aztertzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Caja Madrideko B txartelekin gastatutakoa bueltatzeak “ez ditu txartel horien jabeak balizko isunetatik edota zergak ordaintzetik libratuko”, gaur Ogasun Ministerioak ohartarazi duenez.

Txartel horien erabileran “deliturik” badela atzemanez gero, “isuna eta errekargua” ordaindu beharko dutela zehaztu du Rajoyren Gobernuak.

Horrenbestez, Ogasun Agentziak Caja Madrideko txartelen erabiltzaileak ikertu egingo ditu, euren egoera fiskala eta txartelei emandako erabilera aztertzeko.

Bitartean, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak (gaztelaniaz, FROB) kontu korronte bat ireki du Bankian, dirua itzuli nahi duten Caja Madrid eta Bankiako buru ohiek bertan sar dezaten.

Dirua bueltatzea norberak erabakiko du, eta FROBek kontu korronte horretan izango du gordeta, Justiziak erabaki bat hartu arte.

Txartel ezkutuen auziko inputatu batzuek dagoeneko bueltatu dute txartel horien bidez gastatutakoa. Azkena, Ildefonso Sanchez Barcoj Caja Madrid eta Bankiako zuzendari orokor ohia izan da: 482.200 euroko txekea entregatu zuen atzo Auzitegi Nazionalean.

Txartelen auzia Auzitegi Nazionalera iritsiko da gaur arratsaldean. Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiak, Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiak eta Ildefonso Sanchez Barcojek epailearen aurrean deklaratu beharko dute, 15:00etatik aurrera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena