Ekonomia
100 lanpostu
Erredakzioa
50 milioi euro inbertituko dituzte eta Jundizeko industrialdean egingo dute. 100 lanpostu sortuko dira. Lanak 2015eko bigarren seihilekoan hasiko dira.
Javier Maroto, Patricia Cortizas eta Juan Ignacio Garcia de Motiloa. Argazkia: EFE
Mercadona konpainiak logistika zentro bat zabalduko du Gasteizen, 2017an. Estatu iparraldeko dendak hornitzeko erabiliko du enpresak. 50 milioi euro inbertituko dituzte eta Jundizeko industrialdean egingo dute. 100 lanpostu sortuko dira.
Mercadonak, Gilsa elkarte publikoak eta Gasteizko Udalak hitzarmena sinatu dute astearte honetan.
Logistika zentroa egiteko lanak 2015eko bigarren seihilekoan hasiko dira eta 151.933 metro karratu hartuko ditu eraikuntzak. Proiektuaren lehen fasean, Mercadonak 50 milioi euroko inbertsioa egingo du eta 100 lanpostu sortuko ditu.
Logistika zentro berria 2017an martxan jartzea espero dute eta Mercadonako dendak hornituko ditu Espainiako iparraldean.
Patricia Cortizas Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Juan Ignacio Garcia de Motiloa Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak eta Javier Maroto Gasteizko alkateak hitzarmenaren aurkezpenean parte hartu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa