14:03

Ekonomia

Mobilizazioak Osakidetzan

Abenduaren 4rako greba orokorra deitu dute Osakidetzan

Erredakzioa

Horrez gain, sindikatuek lanuzte partzialak deitu dituzte azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an.

  • Osakidetzako sindikatuak

    Gaur erregistratu dituzte lanuzteen deialdiak sindikatuek. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek bost greba egun deitu dituzte azarorako eta abendurako. Zehazki, lau lanuzte partzial egingo dituzte azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an eta greba orokorra abenduaren 4rako.

Satse, ELA, LAB, Euskadiko Medikuen Sindikatua, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek greba deialdiak erregistratu dituzte gaur eta  Eusko Jaurlaritzak iragarritako Lan Eskaintza Publikoak (LEP) "adar jotze eta makillaje operazio soilak" direla salatu dute.

Azaroko lehen lanuzte partziala hilaren 6an izango da, eta txanda bakoitzean lau orduz egingo dute greba. Ondoren, lurralde bakoitzean egun osoko grebak egingo dituzte: hau da, azaroaren 13an, Araban; 20an, Gipuzkoan; eta 27an, Bizkaian. Azkenik, abenduaren 4an greba orokorra deitu dute EAEko osasun zentro eta ospitale guztietan.

Protestak eta grebak ez egitea eta langileen arazoak konpontzeko mahaira esertzea nahiago dutela adierazi du Encarna De la Maza Euskadiko Satseko bozeramailak. Hala ere, negoziazioa egon ezean, sindikatuek “gatazka eta lanuzteak” martxan jarriko dituztela iragarri du.

Osasun alorreko langileen baldintzak okerrera egin dutela eta egoera horri buelta eman behar zaiola proposatu dute sindikatuek.

Iragan astean Jon Darpon Osasun sailburuak iragarritako bi Lan Eskaintza Publikoen inguruan, De la Mazak esan du “iraingarriak” direla, egungo zerbitzuei aurre egiteko “ez baitira nahikoak”.

Lan Eskaintza Publiko horietatik aterako diren 300 plaza horien bitartez ez direla Osakidetzaren “benetako beharrak” asetzen nabarmendu du, azken bost urteetan ia “7.000 lanpostu” suntsitu dituztela argudiatuz. Horri, Aurrekontuetan aurreikusitako “jaitsiera” gehitu behar zaio, De la Mazaren hitzetan.

Berrezarri ez diren lanpostuak bete egin behar direla eta “sortutako zerbitzu berriak artatzeko ere” plaza berriak atera behar dituztela esan du De la Mazak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena