Ekonomia
Lan-gatazka
Erredakzioa
Lan-baldintzak eta pazienteei eskainitako arretak "okerrera" egin dutela salatzeko deituko dituzte lanuzteak.
Osakidetzako langileek protesta ugari egin dituzte azken asteetan.
Osakidetzako sindikatuek bost eguneko lanuzteak egingo dituzte azaroan eta abenduan, euskal osasun zentroetako lan-baldintzak eta pazienteei eskainitako arretak "okerrera" egin dutela salatzeko.
Sindikatuek asteak daramatzate protestan. Joan den asteburuan, esaterako, EAEko hiru ospitale nagusietatik manifestazio bana egin zuten, "Osasun Publikoaren defentsan" lelopean.
Sindikatuek salatu dutenez, Osakidetzako zuzendaritzak "ez du eduki jakin bat ere jarri negoziazio mahaian" eta, horren aurrean, Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK) bost eguneko lanuzteak deituko dituzte azaroan eta abenduan.
Sindikatuok astelehenean erregistratuko dute lanuzteen deialdia Eusko Jaurlaritzako egoitzan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa