Ekonomia
Caja Madrid
Erredakzioa
Spottornok ohar batean azaldu duenez, ez du txartelaren “erabilera okerrik” egin, baina kargua uztea erabaki du “Espainiako Koroaren irudiari kalterik ez egiteko”.
Rafael Spottorno Espainiako Felipe VI.a erregearen aholkulariak dimisioa eman du, Caja Madrideko kreditu txartelen auzian bere izena agertu ondoren.
Spottornok ohar batean azaldu duenez, ez du txartelaren “erabilera okerrik” egin, baina kargua uztea erabaki du “Espainiako Koroaren irudiarik kalterik ez egiteko”.
Spottornok adierazi du Caja Madrid fundazioko kide izan zenean txartela erabil zezakeen kasuetan soilik erabili zuela.
“Eman zidatenean, nola erabili azaldu zidaten, eta horrela erabili nuen”, azaldu du.
Hala ere, “gaizki-ulertzeak saihesteko” eta erregearen irudiari kalterik ez egiteko, dimisioa ematea erabaki du.
Erregeak atzo jaso zuen Spottornoren erabakiaren berri, eta onartu egin zuen.
2011. urtetik Felipe VI.a errege izendatu zuten arte, Espainiako Errege-etxeko burua izan zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa