Ekonomia
Ibex indizeak, % 2 behera
Erredakzioa
Ibex indizeak % 2,02 behera egin du. Bestalde, Paris, Frankfurt eta Milango burtsek % 1eko galerak gainditu dituzte. Londresek, ostera, % 0,8 behera egin du.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Ibex indizeak % 2,02 behera egin du jardunaldiaren amaieran. Era berean, Europako burtsa nagusiek behera egin dute ebolaren mehatxuaren aurrean. Hala ere, beherakadarik handiena Espainiako burtsak izan du. Horrela, 10.430 puntu laga ditu Madrilek.
FCC (+% 0,03) eta Arcelormittal (+% 0,14) konpainiak galerak saihestu dituzten bakarrak izan dira. Abengoa eta IAG turismo sektoreko enpresek behea jo dute; izan ere, % 6 baino gehiago behera egin dute. Gamesak % 5 baino gehiago galdu du eta Santander eta BBVA bankuek % 2 baino gehiago behera egin dute.
Paris, Frankfurt eta Milango burtsek % 1eko galerak gainditu dituzte. Londresek, aldiz, % 0,8 behera egin du. Bestalde, ebolaren eragina saihestu du Espainiako arrisku-sariak, eta 123,8 puntutara arte jaitsi da.
Egun zaila turismo-konpainientzat
Melia, NH eta IAG turismo-konpainia handiek beheranzko joerarekin hasi dute eguna, astelehen arratsaldean ebolaz kutsatutako erizain laguntzailearen kasuaren berria zabaldu ondoren. Afrikatik kanpo ebolaz kutsatutako lehen kasua da.
IAG taldearen balioa (Iberia, British Airways eta Vueling konpainiak batzen ditu), esaterako, % 2, 28 jaitsi da baloreen merkatuan.
NH Hotel Group eta Melia Hotels International taldeek ere behera egin dute, % 2,58.
eDreams Odigeo bidaia-agentziak, berriz, azken egunotako kotizazioari eutsi dio. Amadeus jaitsi egin da, % 1, 09.
Dena dela, Melia taldeak esan duenez, ez dago alarmarako motiborik. Madrilgo erizainarena kasu isolatu bat dela eta Espainian ez dagoela epidemia arriskurik esan dute hotelak kudeatzen dituen taldearen arduradunek. Hori dela eta, ez dute uste eskaerak jaitsiko direnik. Arduraz jokatzeko eskatu diete hedabideei eta erakundeei. "Alarmarik ez da sortu behar, gai oso serioa da eta", esan du Melia taldeak.
Ebolaren aurkako neurriak hartzerakoan, arduraz jokatzeko eskatu du hotel-taldeak. Besteak beste, Afrikako turistak Espainiara sartzeko debekurik ez dezatela ezarri eskatu du Melia taldeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa