13:15

Ekonomia

Estatuaren Abokatua

Espainiako Gobernuak Ertzaintzaren LEParen aurkako helegitea jarri du

Errdakzioa

Josu Erkorekaren esanetan, helegiteak ez du LEParen prozesua automatikoki etengo, eta auzitegiak ebatzi arte itxaron beharko da.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak, Estatuaren Abokatutzaren bidez, Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) kontrako helegitea aurkeztu du.

Josu Ekoreka Justizia sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, LEParen bidez 120 agente berri kontratatu nahi dute, eta "langileak ordezkatzea ekarriko du, adostuta dagoen bezala, eta Legebiltzarrak eskatu bezala".

Erkorekaren esanetan, helegiteak ez du LEParen prozesua automatikoki etengo, eta auzitegiak ebatzi arte itxaron beharko da.

Jaurlaritzaren bozeramailearen arabera, Iñigo Urkulluren Gobernuak prozesuarekin jarraitzeko "asmo garbia" dauka, eta auzitegiak berehala hartu beharko du erabakia, urriaren 10ean euskara proba egin behar baitute prozesuan aurrera egin duten 275 hautagaiek.

Erkorekak, gainera, larritzat jo du helegitea aurkeztu izana, bere ustean, Ertzaintzaren antolakuntzaren berezitasunaren "ezagutza eza" eta "bazterketa" suposatzen duelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena