16:01

Ekonomia

Kutxa

Aldundiak proposamena batzordera eramatea eskatu dio kontseiluari

Erredakzioa

Larraitz Ugartek esan duenez, Kutxako talde juridikoak bileran Aldundiaren proposamena “legezkoa” zela esan zuen, beraz, “oztopo bakarra nahi politikoa da”.

  • Martin Garitano eta Larraitz Ugarte

    Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Larraitz Ugarte bozeramailea. Artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoako Aldundiak bere proposamena gai-zerrendan sartzea eskatuko dio Kutxako Administrazio Kontseiluko ostegunean. Proposamena Kutxa ohiko fundazioa bilakatzea da, eta ez banku-fundazioan.

Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak astearte honetan prentsaurrekoan jakitera eman duenez, Martin Garitano ahaldun nagusiak atzo Xabier Iturbe Kutxako presidentearekin izan zuen bileran puntu hori gai-zerrendan sartzea eskatu zion. Kutxako arduradunak Administrazio Kontseiluari zegokiola gai-zerrenda ezartzea erantzun zion.

Ugartek deitoratu egin du Iturbek “eztabaidaren oinarria aztertzea” ukatu izana, kutxako presidenteak “inon ez aukeratutako 12 pertsonekin egindako prozesu demokratikoan” aukeratutako 80 pertsonak “maila berean” jarri zituelako, etorkizuneko banku-fundazioko ordezkarien harira.

Foru bozeramailearen hitzetan, Kutxako talde juridikoak bileran Aldundiaren proposamena “legezkoa” zela esan zuen, beraz, “oztopo bakarra nahi politikoa da”, gaineratu du.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena