22:39

Ekonomia

Gipuzkoan

Kutxaren ordezkarien banaketa onartu dute EAJk, PSEk eta PPk

Erredakzioa

Bilduk eta Aralarrek banaketa honen kontrako botoa eman dute eta Batzar Nagusietan dagoen ordezkaritzaren proportzionaltasuna ez dela errespetatu salatu dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etorkizuneko Kutxa Fundazioan izango diren patrono edo ordezkarien banaketa onartu du gaur Gipuzkoako Batzar Nagusien Bozemale Batzordeak. Guztira 19 ordezkari dira eta horietatik 4 Bilduk izango ditu, beste 4 EAJk, 3 Partidu Sozialistak eta 1 PPk.

Bilduk eta Aralarrek banaketa honen kontrako botoa eman dute Batzar Nagusietan dagoen ordezkaritzaren proportzionaltasuna ez dela errespetatu salatu dute.

EAJk adierazi duenez, banaketa era honetan erabaki da, kontuan izanik Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak, biak Bilduren eskuetan, ordezkari bana izango dutela.

EH Bilduk ohar bidez salatu du EAJk, PSEk eta PPk Kutxako pastelaren zati handia nahi dutela oinarri demokratikoak errespetatu gabe.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena