Ekonomia
Kutxabank
Erredakzioa
Ohar baten bidez, Kutxabankek jakinarazi du ohiko banka negozioan oinarritu dela hazkundea, hau da, maileguetan eta aurrezkien kudeaketan.
Kutxabanken irabaziek % 57,3 egin dute gora urtearen lehen seihilekoan. Artxiboko irudia
Kutxabank taldeak 75,9 milioi irabazi ditu urtearen lehen seihilekoan, iaz epe horretan irabazi zuena baino 27 milioi gehiago.
Ohar baten bidez, Kutxabankek jakinarazi du ohiko banka negozioan oinarritu dela hazkundea, hau da, maileguetan eta aurrezkien kudeaketan.
2014ko lehen sehilekoan etxebitzak erosteko maileguen fakturazioa % 37 handitu da, eta % 41, berriz, kontsumo maileguetan.
Kutxabankek bezeroen baliabide gehiago bildu ditu, iaz baino mailegu gehiago eman baititu, bai partikularrei baita empresei ere. %37tik %41era igo da. Bestalde, 229 milioi euro jarri ditu Kutxabankek mailegu ustelak galarazteko.
Guztira, 5.158 milioi euroren baliabide propioak ditu bankuak, duela sei hilabete baino %2,4 gehiago.
Estres azterketari begira
Ohiko banka negozioa % 10,4 igo da aurreko hiruhilekoarekin alderaduta, eta % 12tik gorakoa da taldearen kaudimen maila. Kutxabankek urte amaieran egin beharko du Europako Banku Zentralak euroguneko bankuei egiten zaien estres azterketa, eta horri "konfidantza" osoz egingo diola aurre esan du.
Datu horiek kontuan harturik, Estatu mailan laugarren postuan dago Kutxabank, Santanderren, BBVAren eta Caixabanken atzetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa