Ekonomia
Errusiaren blokeoa
Erredakzioa
Enpresariek nolabaiteko kezka erakutsi dute blokeo zabalago batek izan zitzakeen ondorioengatik. Nafarroaren kasuan, soilik, 130 enpresek esportatzen dute Errusiara.
Albisteak (2)
Euskal enpresariek neurrizko kezkarekin hartu dute Errusiak hartutako erabakia Europatik datozen elikagaien esportazioa blokeatzeko. Izan ere, nahiz eta erraldoi errusiarraren eta euskal enpresarien arteko harremana nahiko urria izan, hainbat komertziarik zuhurtasunez hartu dute berria.
Nafarroako hamahiru enpresen kasua da. Iaz bakarrik 1,6 milioi euroko esportazioak egin zituzten Errusiarekin elikagai freskoen bitartez. Beste aldetik, EAEko enpresariek ikuspuntu baikorragoarekin begiratzen diote blokeoari, Nafarroatik Errusiara esportatzen den gehiengoa elikagaiak badira, EAEtik egindakoak industriara mugatzen baitira. Oraingoz, beraz, ez dute Moskuk ezarritako blokeoa nozituko.
Hala ere, enpresariek nolabaiteko kezka erakutsi dute blokeo zabalago batek izan zitzakeen ondorioengatik, Nafarroaren kasuan, soilik, 130 enpresek esportatzen baitute Errusiara.
Ardura Europan
Nafarroako esportatzaile nagusia Volkswagen da, nahiz eta Nafarroak Errusiarekin egiten dituen esportazioak guztiaren % 0,6a diren soilik (4 milioi euro).
EAEko ekonomiak, aldiz, gutxiago sufrituko du, aipatutako herrialdearekin egiten dituen negozioak ez baitira guztiaren %0,3ra heltzen. EAEn eta Nafarroan egoera ez bada arriskutsua, Europako hainbat tokitan urduritasuna azaleratzen hasi da, herrialde bakoitzaren egoera guztiz ezberdina baita. Arazoaren muina Europak Errusiara elikagai freskoak esportatzeagatik urtero lortzen dituen bi mila milioi euroak dira. Blokeo honek sorrarazi ditzakeen ondorioak larriak izan daitezke, Alemaniaren kasuan, adibidez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa