15:51

Ekonomia

Etxebizitza

Etxebizitzen salmenta % 15,8 igo da EAEn ekainean

Erredakzioa

Nafarroan, gorakada % 19,3koa izan da; Foru Erkidegoa, hortaz, gorakadarik handienetakoa izan dutenen artean kokatzen da.

  • Argazkia: EiTB.

    Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxebizitzen salmenta % 15,8 igo da EAEn 2014ko ekainean, 2013ko ekaineko datuekin alderatuta, ostegun honetan EIN Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera. Nafarroan, bitartean, gorakada % 19,3koa izan da; Foru Erkidegoa, hortaz, gorakadarik handienetakoa izan dutenen artean kokatzen da.

Etxebizitzen salerosketak 879 eragiketa izan ditu ekainean EAEn. Horietatik, 813 ziren askeak, eta 66 babestutakoak. Erabilitako etxebizitzen kopuruak (649) berrienak (230) hirukoiztu zituen, aipatutako hilabetean zehar.

Guztira, 2.200 etxebizitza eskualdatu zituzten ekainean; zehaztutako 879 etxeez gain, beste 61k emateengatik aldatu zuten euren jabetasuna, 9k trukatzeengatik, 790k jarauntsiengatik eta beste 461ek beste egoera batzuengatik.

Nafarroan, gorakadarik handienetakoa

Nafarroari dagokionez, 2014ko ekainean egindako eragiketak 346 izan dira, 2013ko ekainean egindakoak baino % 19,3 gehiago. Horren ondorioz, Foru Erkidegoa hirugarren postuan kokatzen da, Madril eta Extremaduraren atzean, gorakadarik handiena izan dutenen erkidegoen zerrendan.

Estatu mailan, batez besteko gorakada % 8,8koa izan da, EAEn eta Nafarroan egondakoa baino nabarmen txikiagoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena