20:15

Ekonomia

Bilera

Gobernuak epe luzeko langabeen babes soziala luzatuko du

Erredakzioa

Halaber, lurralde nazionalean prestazio sozialen eta langabeziako diru-laguntzen mapa osoa egingo dute.

  • Mariano Rajoy Gobernuko presidentea, agente sozialekin. EFE

    Mariano Rajoy Gobernuko presidentea, agente sozialekin. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gobernuak urrian enplegua berreskuratzeko plan bat martxan jartzeko konpromisoa hartu du, baita epe luzeko langabeen babes soziala luzatzearena ere, karga familiarrak dituztenena, diru-sarrerarik ez duten etxeena, eta prestakuntzarik ez dutenena, batik bat, 45 urte baino gehiagokoentzat.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak agente sozialekin astearte honetan izan duen bileran, Moncloan, akordioen dokumentu bat egin dute, horien artean, babes sozialeko mekanismoak luzatzea nabarmendu dute, langabezian urtebete baino gehiago daramatenentzat.

Halaber, lurralde nazionalean prestazio sozialen eta langabeziako diru-laguntzen mapa osoa (Gobernu zentrala eta autonomikoa) egingo dute, koordinazioa hobetzeko eta baliabideen erabilera eraginkorragoa gauzatzeko.

Enplegu planari dagokionez, dokumentuak orientazio, formazio, prestakuntza eta lan-esperientziaren onespenak dakartza.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena