Ekonomia
BPG
Erredakzioa
Bestalde, Espainiako Bankuak iragarri du ekonomia % 0,5 hazi zela apiriletik ekainera.
Espainiako Bankuaren egoitza, Madrilen. Argazkia: Efe
Espainiako Bankuak igo egin ditu 2014rako eta 2015erako hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak, eta % 1,3koa eta % 2koa izango dela adierazi du azken txostenean, ustez jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren hobekuntzak bultzatuta.
Era berean, Espainiako Bankuak uste du barne-produktu gordina gehiago haziko dela Madrilek iragarritako zerga erreformari eta finantza merkatuen egonkortasunari esker.
Azken aurreikuspen horien arabera, martxoan aurreikusi zutena baino hamarren bat gehiago haziko da barne-produktu gordina 2014an, eta hiru hamarren gehiago 2015ean. Hori horrela, Espainiako Bankua Gobernua baino baikorragoa ere bada, Madrilek % 1,2ko hazkundea aurreikusi baitu aurtengorako.
Ekonomia % 0,5 hazi zen apirila eta ekaina artean
Bestalde, Espainiako Bankuak iragarri du ekonomia % 0,5 hazi zela apiriletik ekainera, urtarrila eta martxoa artean (% 0,4) baino gehiago.
Lau hiruhilekoz jarraian BPGk gora egin ostean, urte arteko tasa % 1,1 igo da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa