10:31

Ekonomia

CAN auzia

CAN Fundazioak justiziarekin kolaboratu zuela aitortu du epaileak

Erredakzioa

Fundazioak "kolaborazio eskasa" eskaini zuela esan zuen Velasco epaileak ekainean, baina orain atzera egin du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak probidentzia bat publikatu du, Nafarroako Kutxa (CAN) Fundazioak justiziarekin kolaboratu zuela aitortzeko. Izan ere, ekainaren 12ko auto batean, CAN Fundazioak "kolaborazio eskasa" eskaini zuela esan zuen, eta orain zuzendu egin du.

Ekaineko akusazioaren ondorioz, Nafarroako Parlamentuak azalpenak eskatu zizkion Fundazioko Patronatuaren presidenteari, eta horrek ukatu egin zuen epailearekin kolaboratu ez izana.

Epailearen probidentziaren arabera, Fundazioak "auzitegi honek egindako eskaera guztiei erantzun zien".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • CAN auzia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena