18:49

Ekonomia

Hazkunde ekonomikoa

Espainia % 1,2 haziko da 2014an eta % 1,6 2015ean, NDFren arabera

Erredakzioa

Azken sei hilabeteetan, Espainiako ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak bikoiztu ditu Nazioarteko Diru Funtsak. Apirilean hazkundea % 0,9koa eta % 1ekoa izango zela adierazi zuen, hurrenez hurren.

  • Christine Lagarde NDFko zuzendaria. Artxiboko irudia: EFE

    Christine Lagarde NDFko zuzendaria. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako ekonomia aurten % 1,2 eta 2015ean % 1,6 haziko dela iragarri du gaur Nazioarteko Diru Funtsak (NDF). Apirilean hazkundea % 0,9koa eta % 1ekoa izango zela aurreikusi zuen, hurrenez hurren.

"Ekonomiak izkina pasa du, susperraldia ongi bideratuta dago eta aurreikuspenak duela urtebete baino hobeak dira, gizarteak egindako esfortzuei eta hartutako neurriei esker", adierazi du James Daniel NDFren Espainiako misioaren arduradunak. NDFk txostena aurkeztu du gaur.

Horrela, azken sei hilabeteetan, Espainiako ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak bikoiztu ditu NDFk.

Hobekuntzari lagundu dioten faktoreen artean hurrengoak aipatu ditu NDFk: "euroguneko konfiantza eta baldintza finantziero askoz hobeak, lan-merkatuaren garapen egokia, 2012 erreformak lagunduta; eta enpresek egindako inbertsioaren saiheska, esportazioek lagunduta".

Hala ere, krisiak bere horretan jarraitzen duela errepikatu du NDFk, langabezia "handiegia eta onartezina" delako (% 26). Gainera, "langabe gehienek urtebete baino gehiago daramatzate langabezian", nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena