Ekonomia
Nafarroako Parlamentua
Erredakzioa
Erreforma kritikatu aurretik edukia ondo aztertzeko eskatu dio Yolanda Barcina presidenteak oposizioari.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Efe.
Albisteak (1)
Nafarroako Gobernuak erreforma fiskala egiteko aurkeztutako proposamenak PPren babesa bakarrik jaso du Nafarroako Parlamentuan. Babes hori ez da nahikoa erreforma aurrera ateratzeko.
Proposamena asteazkenean aurkeztu zuen Gobernuak. PPk salbu, gainerako taldeek erreformaren funtsa kritikatu dute Mariano Rajoyren Gobernuak jarritako bideari jarraitzen diola uste dutelako eta lege-proiektu bezala aurkeztu ez dutelako. PPk bat egin du azken kritika horrekin.
Proposamena kritikatu aurretik edukia ondo aztertzeko eskatu die Yolanda Barcina (UPN) presidenteak talde guztiei.
Erreformak Gobernu zentralaren ardatzei jarraitzea ukatu du Barcinak, eta oposizioari "seriotasunez" aritzeko eta proposamenaren mamia aztertu eta alderatzeko esan die. Barcinaren esanetan, erreforma Nafarroakoa "bertakoa" da, eta Gobernuak "hilabeteak" eman ditu proposamena prestatzen.
PFEZ eta Sozietateen zerga
Nafarroako Gobernuak "osoko erreforma fiskala" egiteko proposamena aurkeztu zuen asteazkenean. Proposamen horren arabera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) osatzen duten 10 tarteetan murrizketak egingo dira, eta sozietateen zerga % 20koa izango da.
Proposamenak 70 milioi euroko kostua du, diru-sarrera publikoetan izango duen eragina aztertu aurretik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa