Ekonomia
Erreforma fiskala
Erredakzioa
Foru Erkidegoko erreforma fiskalak, dedukzio berria dakar: haurrak edo adineko pertsonak zaintzeko kontratatutako langileen kotizazioak % 15eko dedukzio fiskala izango du.
Lourden Goicoechea, Nafarroako presidenteorde eta Ekonomia arduraduna. Efe.
Nafarroako Gobernuak "osoko erreforma fiskala" egiteko proposamena aurkeztu du. Proposamen horren arabera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) osatzen duten 10 tarteetan murrizketak egingo dira eta sozietateen zerga % 20koa izango da.
Proposamenak 70 milioi euroko kostua du, diru-sarrera publikoetan izango duen eragina aztertu aurretik, eta eragile ekonomiko eta sozialek egin dute, zenbait herritarrekin batera. Erreforma fiskala Nafarroako Parlamentura eramango dute, alderdiekin ados jartzen saiatzeko.
Lourdes Goicoechea presidenteorde eta Ekonomia arduradunak prentsaurrekoan azaldu duenez, erreformaren helburua ekonomia eta enplegua bultzatzea da, eta horretarako "mailakako egitura mantentzen eta berdintasuna hobetzen" duen sistema sortu dute, sistema "errazagoa eta koherentzia handiagokoa".
Goicoecheak azaldu duenez, eta PFEZari dagokionez, UPNk egungo 10 tarteei eutsiko die baina guztietan murrizketak eginda: sei baxuenei (53.407 euro baino gutxiagoko errentak arte) % 100eko karga kenduko diete datorren urteari begira, eta, gainontzekoei, karga horren % 50 kenduko diete 2016an.
Erreformak etxebizitza erosteagatik, eraberritzeagatik eta alokatzeagatik egiten diren dedukzioak mantentzen ditu; sindikatuei eta alderdi politikoei ordaindutako kuotena ere bai, eta dedukzio fiskala berri bat sartzen du: haurrak edo adineko pertsonak zaintzeko kontratatutako langileen kotizazioak oinarriaren % 15eko dedukzio fiskala izango du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa