Ekonomia
Lan-merkatua
Redacción
Soldaten kostua 2.118 eurokoa da batez beste, 2013ko lehen hiruhilekoan baino % 1,7 txikiagoa.
Soldaten kostua % 1,7 murriztu da, iazko datuekin alderatuta. EiTB.
Langile bakoitzeko lan-kostua, batez beste, 2.883 eurokoa izan da Euskadin 2014ko lehen hiruhilekoan. Ondorioz, eta 2013ko epe berdinarekin alderatuta, kostua % 1,8 murriztu da. Hala ere, Estatuko batez bestekoaren gainetik egoten jarraitzen du, 350 euro gainetik, hain zuzen ere, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) emandako datuen arabera.
Estatuan lan-kostu altuenak dituen bigarren erkidegoa da EAE, Madrilen atzetik. Estatuko datuei dagokienez, lan-kostua 2.474 eurokoa da langile bakoitzeko.
Lehen hiruhilekoaren datuei begiratuta, kostuen murrizketarik handiena EAEn izan da. Batez beste, bi hamarren jaitsi da.
Zehazki, soldaten kostua, batez beste, 2.118 eurokoa izan da EAEn; 2013ko lehen hiruhilekoan baino % 1,7 txikiagoa. Bestelako kosteen kasuan, batez beste 765 euroko gastua izan da; aurreko urteko epe bereko datuekin alderatuta, % 2ko murrizketa izan da.
Bete gabeko lanpostuak
Bestalde, EAEn 2.774 lanpostu betetzeke izan dira lehen hiruhilekoan, Estatu osoan izandakoen % 5. Ondorioz, eta Estatu osoa kontuan izanda, betetzeke dauden lanpostu gehien dituzten erkidegoen artean seigarren dago EAE.
Estatistika Institutuaren arabera, galdetutako enpresa gehienetan bete gabeko lanposturik ez zegoela esan zuten, langile gehiago behar ez zituztela argudiatuta. Galdetutakoen % 97k erabili zuten aipatutako argudioa, eta % 1,1ek, aldiz, kontratazio-kosteak altuak direla adierazi zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa