07:06

Ekonomia

BEC

Urkulluk ekonomiaren hobekuntza nabarmendu du Biurtekoaren irekialdian

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 30 milioi euroko eragina izango du EAEko Barne Produktu Gordinean, eta 4,5 milioi euro jasoko dira zerga bidez.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak Makina Erremintaren Biurtekoaren 28. edizioa inauguratu du astelehen honetan, 11:00etan. Bertan 27 herrialdetatik etorritako 1.314 enpresatako makina-erremintak izango dira ikusgai, aurreko ekitaldian baino % 12 gehiago.

Erakusketa larunbata arte egongo da irekita Bilbao Exhibition Centren (BEC), Barakaldon, eta eraikinaren sei pabiloietako lau hartuko ditu.

Sektorearentzat mugarri izan nahi du azokak, Estatuko azoka garrantzitsuenak, eta Europako hirugarrenak. Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, gainera, 30 milioi euroko eragina izango du EAEko Barne Produktu Gordinean, eta 4,5 milioi euro jasoko dira zerga bidez.

Atzerritarrak izango dira azokan parte hartuko duten enpresen % 57, eta 24 herrialdetatik etorritako erosleak espero dira; Argentinakoak, Txinakoak, AEBkoak, Marokokoak, Mexikokoak, Errusiakoak eta Turkiakoak, besteak beste.

Euskal ekonomiaren hobekuntza

Lehendakariak euskal ekonomiaren hobekuntza azpimarratu du, eta, dagoeneko lanpostuak sortzen hasi direla azaldu du.

Urkulluk esan du aste honetan "frogatuko" direla adierazgarri ekonomiko positiboak, "bosturteko krisi" baten ostean, lanpostuak sortzera iritsi direla.

"Txarrena gainditu dugu, eta, orain, etorkizuna argiago ikusten da", adierazi du Urkulluk, inaugurazioan, "une on" batean, gaineratu du.

Lehendakariak enpresarien alde egin du, enpresak "enpresariak eta langileak" osatzen dituztela esatean, "ez langileek soilik". Halaber, horietan ezinbestekoak direla gaineratu du "arriskatzen, inbertitzen eta sakrifikatzen diren enpresariak, langilek sakrifikatzen diren bezala".

Eusko Jaurlaritzak industriarekin, duen konpromisoa nabarmendu Urkulluk, eta hori aste honetan enpresa txiki eta ertainen esportazioan laguntzeko 100 milioiko programa bat onartzean islatuko dela azaldu du.

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena