16:59

Ekonomia

Burgoseko zentral nuklearra

Garoña zabaltzen badute Iberdrolari boikot egitea eskatu du EH Bilduk

Erredakzioa

Bestalde, Gasteizko Udalak Iberdrolarekin eta Endesarekin sinatutako kontratu guztiak berriro aztertzeko eskatu dio udalbatzak PPren udal-gobernuari.

  • Garoñaren aurkako manifestazioa Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB

    Garoñaren aurkako manifestazioa Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iberdrola konpainiak Garoñako (Burgos) zentral nuklearra berriz zabaltzeko erabakia hartuz gero, herritarrak boikot egitera deituko dituela iragarri du gaur EH Bilduk. Konpainiarekin sinatutako kontratuak bertan behera uztea eskatuko duela ohartarazi du ezker abertzaleak.

Bilboko Iberdrola dorrearen aurrean elkarretaratzea antolatu du EH Bilduk. EAEko konpainia eta Endesa zentralaren jabeak dira.

Maribi Ugarteburu eta Dani Maeztu koalizioko legebiltzarkideek adierazpen bat irakurri dute. Zentrala berriro martxan jartzeak ondorioak ekarriko dituela ohartarazi dute.

"Garoña berriz zabaltzera ausartzen bazarete, kostua ordaindu beharko duzue, bezeroen eta kontratuen galerak lortu nahi dituzuen mozkinak baino handiagoak izango dira", ohartarazi dute legebiltzarkideek.

Gizartearen gehiengoa eta gehiengo politikoa zentrala behin betiko ixtea eskatzen ari dira, EH Bilduko buruzagien hitzetan. Garoñako zentral "zaharra ez dute berriro zabaldu behar, pertsonen bizitza eta osasuna arriskuan jarriko lituzketelako, eta ingurua suntsitu dezake; gainera, ez da beharrezkoa".

Koalizioa abertzalearen arabera, aukera bakarra Garoña behin betiko eraitsi eta ixtea da. "Itxierak ezin du minutu bat gehiago itxaron", adierazi dute.

Kontratuen azterketa

Bestalde, Gasteizko Udalak Iberdrolarekin eta Endesarekin sinatutako kontratu guztiak berriro aztertzeko eskatu dio gaur udalbatzak PPko udal-gobernuari.

Era berean, aurrerantzean Nuclenorren enpresak "ez kontratatzeko baliabide legal guztiak erabiltzea" eskatu dio udalbatzak Javier Marotoren Exekutiboari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena