13:03

Ekonomia

Lanbide Heziketa

Confebaskek premiazko apustua eskatu du LHren alde

Erredakzioa

Miguel Angel Lujua presidenteak azaldu duenez, 2020rako industriako profil profesionalen % 76ri Lanbide Hezkuntza eskatuko diete.

  • Miguel Angel Lujua Confebasken presidentea.

    Miguel Angel Lujua Confebasken presidentea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miguel Angel Lujua Confebasken presidenteak "premiaz eta are irmoago" Lanbide Heziketaren aldeko apustua egiteko eskatu du, euskal industriak eskatzen dituen profil profesionalen beharrei erantzuteko, "ez baita erraza" gaur egun eskariari erantzutea.

Lujuak 'blog'ean argitaratutako azken sarreran ohartarazi duenez, industria-teknikarien artean belaunaldi aldaketa egiteko arazoak izaten ari dira. Hori dela eta, Lanbide Heziketa ezinbestekoa dela iritzi dio, euskal ekoizpen ereduarekin bat egiten duen trebakuntza duten langileak izateko.

Gainera, euskal patronalaren presidenteak uste du Lanbide Heziketa "lehiakortasunerako eta enplegurako aukera" dela "inoiz baino gehiago".

Izan ere, Europar Batasunaren aurrikuspenen arabera, 2020rako profil profesionalen % 76ri Lanbide Hezkuntza eskatuko diete.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena