Ekonomia
Administrazio Kontseilua
Bestalde, EH Bilduk ez du lortu Kutxabanken pribatizazioa saihesteko proposamena aurrera ateratzea.
Irudirik gabe
Kutxaren Administrazio Kontseiluak hipotekei ezartzen dien Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) aplikatzeari uztea onartu zuen atzo. EH Bilduk egindako proposamenak aurrera egin zuen, eta orain Kutxak Kutxabanki egingo dio eskaria. Bestalde, EH Bilduk ez zuen lortu Kutxabanken pribatizazioa saihesteko proposamenak aurrera egitea, akzio guztiak kutxen esku geratzeko proposamenak, alegia.
CC. OO. sindikatuak duen ordezkaria abstenitu egin zen eta, horri esker, aurrera atera zen EH Bilduren beste eskaria, HMEI indizea erabiltzeari uzteko. Eskari hori aurrera atera zen, baina Kutxabankena da azken erabakia. Gipuzkoa Kutxako Administrazio Kontseiluak Kutxabanki bidaliko dio eskaria.
Kutxako bezeroek urtean 70 milioi euro gehiago ordaintzen dute hipoteketan indize edo adierazle horren erruz.
Fundazioa
Fundazio bihurtzeko legeak eskatzen dituen baldintzak ere gainbegiratu zituzten Kutxaren Administrazio Kontseiluaren bileran, baina ez zuten ezer erabaki horren gainean. Seguruenera urriko bileran aztertu, eta erabakiren bat hartu beharko dute.
Protestak
Batzarra hasi aurretik, Kutxaren egoitzaren kanpoaldean hainbat gizarte-talderen protestak izan ziren. Stop Kaleratzeak! taldeak pankartak zabaldu zituen hipotekak merkeago jartzea eskatzeko.
Donostiako Egia auzo elkarteak ere Kutxaren egoitzaren aurrera eraman zuen bere eskaria: azken bost urtean hutsik dagoen onkologikoaren egoitza zaharra auzo batzarraren esku jartzea.
Barkaiztegiko egoitza
Gipuzkoako Kutxak Amara auzoko Barkaiztegi kalean zuen egoitza saltzeko baimena ere onartu zuten atzoko bileran. 550.000 euroko salmenta izango da, eta badirudi aurreakordioren bat itxita dagoela erosleren batekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa