Ekonomia
Zentral nuklearra
Erredakzioa
Industria ministroak azaldu duenez, segurtasun nazionalerako kontseiluaren txosten horrek baldintzatuko du Garoñaren irekiera.
Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak adierazi duenez, CSN segurtasun nazionalerako kontseiluaren baiezkoa beharrezkoa izango da Garoña berriz irekitzeko. Hala, CNSk txostena egin beharko du, eta azterketa horretarako ''hainbat hilabete'' beharko ditu; zehazki, ministroak adierazi du litekeena dela urtebete behar izatea.
Soriak baieztatu duenez, Ministerioak jaso egin du Nuclenorren eskaera, Garoña 2031a arte ustiatzeko baimena berritzeko. Eskaera hori orain CNSren esku utziko dute, eta segurtasun nazionalerako kontseiluak horren inguruan informatu beharko du. Horretarako, ikerketa bat egin beharko du, eta ''hainbat hilabete'' beharko dituzte horretarako, ministroak argitu duenez. ''Litekeena da ikerketak urtebete jotzea'', ministroak aurreratu duenez.
Txosten horretan, CNSk zehaztu egin beharko du Garoñako zentral nuklearrak zein baldintza bete behar dituen luzapenari baiezkoa eman ahal izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa