17:15

Ekonomia

Luzapena

Garoña ustiatzeko baimena 2031ra arte luzatzea eskatu du Nuclenorrek

Erredakzioa

Zentral nuklearraren jarduna 60 urtera luzatu nahi dute, AEBn bezala. Garoñaren inguruan CSNk txostena kaleratu behar du orain, eta azterketa horrek urtebete jo dezake, Soria ministroak dioenez.

0:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garoñako zentral nuklearra ustiatzeko baimena berritzeko eskaera aurkeztea erabaki du Nuclenorreko administrazio kontseiluak. Energia eta Turismo Ministerioan egin dute eskaera, eta zentralaren jarduna 60 urtera luzatu nahi dute, 2031ra arte, alegia.

Uztailaren 6ra arte zuten epe-muga luzapena berritzeko eskaria egiteko, Garoñaren jarduna arrazoi ekonomikoengatik eten ostean.

Enpresak bere webgunean eman du gaur erabakiaren berri eta, bertan azaldu dutenez, Garoña 60 urte bete arte martxan mantentzea da asmoa, AEBko zentraletan bezala. Zehazki, 2031ko martxoaren 2ra arteko epea eskatu dute, eta, horrekin batera, izapideak aurrera eramateko dokumentazioa igorri du enpresak.

Nuclenorrek adierazi duenez, AEBko zentraletan egun indarrean dagoen epea da eskatutakoa. Zentralaren teknologia bertakoa dela argudiatu du enpresak eta, halaber, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak epe luzeko operazioetan egindako ebaluazioa teknikoetan erreferentzia gisa hartu izan dela.

Epe berriak proiektua bideragarri egingo lukeela uste du enpresak. Beharrezkoak diren inbertsioak egiteko "egonkortasuna eta segurtasuna" emango luke horrek, gaineratu du.

CSNren txostenak urtebete jo dezake

Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak adierazi duenez, CSN segurtasun nazionalerako kontseiluaren baiezkoa beharrezkoa izango da Garoña berriz irekitzeko. Hala, CNSk txostena egin beharko du, eta azterketa horretarako ''hainbat hilabete'' beharko ditu; zehazki, Soriak adierazi du litekeena dela urtebete behar izatea.

Erreakzioa

Pedro Azpiazu EAJk Kongresuan duen Ekonomia bozeramaileak  gaitzetsi egin du Garoña Espainiako Gobernuaren ''gutiziak'' eta jabeen ''borondateak'' bultzatuta ireki ahal izatea.

Gaztela eta Leongo Gobernuarentzat, bestalde, erabaki ''positiboa'' da Nuclenorrena, eta ukatu egin du Gobernua enpresa hauek alde ari denik, talde ekologistek salatzen dutenez.

Hugo Moran PSOEko ingurumen bozeramaileak esan du Espainiako Gobernuak zentral nuklearren bizia luzatu dezan ''zubia eraikitzen'' ari dela Nuclenor.

Greenpeace eta Ekologistak martxan elkarte ekologisten hitzetan, erabakia ''erokeria'' da, zentralaren egoera kontuan izanda, eta energia mailan norabide okerrean doa.

Industria Nuklearraren Foroak, bestalde, poztasuna agertu da Nucleorren erabakiaren aurrean. Ohar batean azaldu duenez, Garoñak ekoiztutako elektrizitatea Espainiako ekoizpen nuklearraren % 6 da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena