Ekonomia
Donostia
Erredakzioa
IRPH Stop Gipuzkoa plataformak esan duenez, "HMEI erreferentzia indize opakua da eta irregulartasunak ditu", eta Kutxak erakundeen esanei "entzungor" egiten ari da.
Gipuzkoak 30 sendik, IRPH Stop plataformak bilduta, Kutxabanken aurkako salaketa jarri dute HMEI indizea ezartzeagatik.
Komunikatu batean IRPH Stop Gipuzkoa plataformak esan duenez, "HMEI erreferentzia indize opakua da eta irregulartasunak ditu", eta Kutxak Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Batzar Nagusiek esandakoei "entzungor" egiten ari da.
Horrez gain, Plataformak gogorarazi du Justiziak arrazoi eman berri diola Tolosako bikote bati, indize horrek kalte egin ziela onartuz. Helegitea jarrita du Kutxabankek, baina, hala ere, elkarteak uste du bide bereko epaiak etor litezkeela HMEI indizea dutenen kasuan eta horregatik jarri dituzte beste 30 salaketa.
Gainera, Kutxaren Administrazio Kontseiluan "EH Bilduk bakarrik ukatu du HMEIren ezarpena, eta EAJk, PSEk, PPk, CCOOk eta Pixkanakak indize hori babestu dute", salatu dutenaren arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa