17:15

Ekonomia

Fundazio izateko prozesua

Jose Luis Bilbaok Kutxabanken kudeaketa 'profesionala' defendatu du

Erredakzioa

Ahaldun nagusiak gaineratu duenez, kutxak fundazio bihurtzeko prozesuaren ondotik, Kutxabankek euskal industria eta ekonomia babesteko "oinarrizko tresna" izaten jarraituko du.

  • Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

    Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Kutxabanken kudeaketa "profesionala" defendatu du eta, gaineratu duenez, kutxak fundazio bihurtzeko prozesuaren ondotik, Kutxabankek euskal industria eta ekonomia babesteko "oinarrizko tresna" izaten jarraituko du.

EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan egindako galdera bati erantzunda, ahaldun nagusiak galdegin du "pribatizazioa zer" den eta baztertu du inolako "diru-jana" egin izana, ezker abertzaleak aurpegiratu dionaren kontra.

Ahaldun nagusiaren esanetan, kutxak fundazio bihurtzeko prozesu bat zabaldu da eta "Kutxabankek plan estrategiko bat egin eta merkatuan lekua bilatu beharko du".

"Kutxabanken kapital soziala hiru banku-fundazioren kontrolpean egongo da. Oro har, fundazio horiek lehengo kutxen ondorengoak izango dira, gizarteak kontrolatzen jarraituko du, eta hortaz, Kutxabank ere denona izango da".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena