09:58

Ekonomia

Radio Euskadin elkarrizketa

Aburto: 'Urteko bigarren seihilekoan aldatuko da langabeziaren joera'

Erredakzioa

Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak langabeziaren joera urtekobigarren seihilekoan aldatu eta 2015ean egonkortu egingo dela baieztatu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak, Juan María Aburtok, urteko bigarren seihilekoan EAEko langabeziaren joaera aldatu eta 2015ean egonkortu egingo dela adierazi du.

Radio Euskadin egin dioten eta Europe Press agentziak jaso duen elkarrizketan langabetuei buruz hitz egitean 'zuhurrak izan behar dugula' aipatu du 'itxaropen faltsuak' sortu daitezkeelako eta 'benetako giza dramak' bizi direlako.

Aburtoren hitzetan 'urteko bigarren seihilekoan Euskadiko langabeziaren joera aldatu egingo da'.

'Joera hori 2015ean egonkortzea posible izango da baina aurten hasiko da. Ez daukat horren zalantzarik eta badakit esaten ari naizena biribila izan daitekeela baina datozen hilabeteek erakutsiko dute', nabarmendu du.

Saliburuak onartu egin du Eusko Jaurlaritza 'atzeratu' egin dela enpleguaren planarekin baina 'bere konpromezua mantendu duela' eta udaletxeek kontratazio planak burutu ditzaketela gogoratu du.

'Egia da atzarapenak egon direla, baina zintzotasun berdinarekin onartu behar da inoiz ez dela 20 miloi euroko tokiko plan deialdirik egin eta apirilean udaletxeek edo eskualdeek jaso beharrekoaren % 80 eskuratu zutela. Horri esker, udaletxeek kontratazio planak burutu ditzakete jada'.

Deialdia maiatzaren 15a bitartean luzatuko dela jakinarazi du 'inor ez kaltetzeko'. 'Egoera hori izan badugu ere gauzak martxan daude', ondorioztatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena