12:45

Ekonomia

Josu Jon Imazen izendapena

Imazen izendapenak akziodunen babesa izan du, Repsolen arabera

Erredakzioa

Josu Jon Imazen izendapenak ekarritako kritiken harira, petrolio konpainiak ohar bat kaleratu du, eta Imazek 17 akziodunetatik 15en babesa jaso zuela azpimarratu du.

  • Josu Jon Imaz. Argazkia: EFE

    Josu Jon Imaz. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Jon Imaz, Repsoleko kontseilari delegatu berriak akziodun nagusien babesa jaso duela adierazi du petrolio konpainiak larunbat honetan ohar bidez.

Izan ere, EAJren Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidente izan zena Repsoleko kontseilari delegatu izendatu izanak hautsak harrotu ditu, eta horren harira, oharra kaleratu du petrolio enpresak.

Azaldu duenez, kontseilari delegatua aukeratzeko eta izendatzeko prozesua duela "hainbat hilabete" hasi zen eta Imazek Administrazio Kontseiluko 17 kideetatik 15ren babesa izan zuen.

Imazen izendapenean modu aktiboan parte hartu dute bi presidenteordeek, hots, Isidro Faine Caixako presidenteak eta Manuel Manrique Sacyrreko presidenteak, eta Artur Carulla kotntseilari independenteak.

Imazen izendapenak hainbat akziodunen haserrea eragin duela argitaratu dute hainbat hedabideek, eta informazio hori gezurtatu egin du Petronorrek ohar horretan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena