17:32

Ekonomia

Maiatzaren lehena

Lopezek langabeziaren 'alarmari' erantzuteko eskatu dio Urkulluri

Erredakzioa

Bestalde, Ramon Jauregui diputatu sozialistak "hauteskunde propaganda"tzat jo du Espainiako Gobernuak proposatutako zerga erreforma.

  • PSOEko eta sindikatuetako ordezkariak, manifestazioan.

    PSOEko eta sindikatuetako ordezkariak, manifestazioan. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez PSE-EEren buruak langabeziari "erabateko lehentasuna" emateko exijitu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, urtarriletik martxora Estatuan lanpostu gehien suntsitu dituen bigarren erkidegoa EAE izanda, "alarma" piztu delako.

CCOOk eta UGTk maiatzaren lehenaren harira Bilbon egin duten manifestazioaren aurretik egin ditu Lopezek adierazpenok.

Buruzagi sozialistaren esanetan, aurtengo Maiatzaren Lehenean "arrazoi asko daude kezkatuta egoteko eta aldarrikapenak egiteko". Izan ere, EAEn 178.000 langabe daudela eta, Madrilen ondoren, lehenengo hiruhilekoan lanpostu gehien suntsitu dituen (5.500) erkidegoa EAE dela gogorarazi du.

Patxi Lopezek uste du horrek agerian uzten duela "alarma seinaleak piztuta" daudela, eta "erakunde guztiek eman behar diotela erabateko lehentasuna enpleguaren sustapenari eta ekonomiaren berpizkundeari".

"Baina ez dugu halakorik ikusten Jaurlaritzan, egitasmoen garaian gaudela pentsatzen jarraitzen baitu, ekintza zehatzen garaia dela ohartu gabe", esan dio Lopezek Urkulluri.

Zerga erreforma, "hauteskunde propaganda hutsa"

Bestalde, ekitaldi horretan bertan izan da Ramon Jauregui diputatu sozialista ere, eta hauteskunde europarrei begira, Espainiako Gobernuak proposatu duen zerga erreforma "hauteskunde propaganda hutsa" dela salatu du.

Jaureguiren ustez, Mariano Rajoyren Gobernuak iragarritako neurriak "promes faltsuak dira, hauteskunde kutsukoak".

"Benetako errealitatea aste honetan bertan ikusi ahal izan dugu langabezia datuetan. Bi urteko agintaldiaren balantzeak dio langabezia gehiago, zor gehiago, soldata baxuagoak eta babes sozial txikiagoa daudela", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena