Ekonomia
Inkesta
Erredakzioa
Biztanleria Aktiboaren Inkesta berritu ostean, EAE da 2013an langabezia-tasa gehien igo den Estatuko erkidegoa, % 15,76tik % 16,58ra.
EAE da 2013an langabezia-tasa gehien igo den Estatuko erkidegoa, % 15,76tik % 16,58ra, 2011ko azken erroldatik Biztanleria Aktiboaren Inkesta berritu ostean.
Estatuan, 2013ko langabezia-tasa % 26,03tik % 25,73ra jaitsi da.
39.300 langabe gehiago daude, eta, guztira, Espainian 5.935.600 dira lan gabe dauden herritarrak, datu ofizialen arabera.
EAEn, 158.400 langabetik 173.300 izatera iritsi da kopurua. Lanean daudenei dagokienez, berriz, 846.700etik 872.000ra.
Errolda berriarekin, Espainiako Biztanleria Aktiboan 416.400 biztanle gehiago daude (23.070.900 guztira). EAEn, 40.300 biztanle aktibo gehiago daude (1.045.300 guztira).
Gainera, 2011ko erroldaren arabera, Espainian 16 urte baino gehiagoko 38.543.200 pertsona daude, 2001ean baino 421.400 pertsona gehiago.
EAEn, 41.900 pertsona gehitu dira, eta, guztira, 16 urte baino gehiagoko 1.813.600 pertsona daude.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa