21:16

Ekonomia

Frantzia

Sozialistek Vallsen murrizketa-asmoen aurkako plana prestatu dute

Erredakzioa

Frantziako Legebiltzarreko hainbat diputatu sozialistak Gobernuak joan den astean aurkeztutako murrizketa planari aurre egiteko dokumentua prestatu dute, “Le Monde” egunkariak jakitera eman duenez.

  • Manuel Valls eta Hollande EFe

    Manuel Valls eta Hollande. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Legebiltzarreko hainbat diputatu sozialistak Gobernuak joan den astean aurkeztutako murrizketa planari aurre egiteko dokumentua prestatu dute, “Le Monde” egunkariak jakitera eman duenez.

Finantza batzordeko kideek prestatutako dokumentua aztertu ahal izan du egunkariak eta jakitera eman duenez, diputatu sozialisten arduradunari, Bruno Le Rouxi, eta aurrekontuen arduradunari, Valérie Rabaulti, aurkeztu diete lehenik plana. Manuel Valls lehen ministroarekin, berriz, asteartean bilduko dira.

Vallsek joan den asteazkenean pentsioak, soldatak eta prestazioak izoztuko zituela iragarri zuen, 2015 eta 2017 urte bitartean 50.000 milioi euro aurrezteko.

“Vallsen asmoen aurkako oposizioa handia da. Exekutiboaren eta gehiengoaren artean oreka aurkitzea da helburua”, adierazi dio Rabaultek “Le Monde”ri.

Dokumentua prestatu duten diputatu sozialisten aburuz, “erdi mailako diru-sarrerak eta diru-sarrera baxuak dituzten familiei behin baino gehiagotan eskatu zaie esfortzua egitea, eta jada ezin zaie gehiago eskatu”.

Diputatu sozialistek adierazi dutenez, “ez dugu zerikusirik ostegunean Vallsi murrizketak aldatzeko eskatu zuen taldearekin”.

Dokumentu berri honetan parte hartu dutenak bat datoz lehen ministroarekin aurreztu beharreko kopuruan, baina “ekonomiaren suspertzea eta enpleguaren sorreraren aurka ez joatea” eskatu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena