Ekonomia
Fagor
Erredakzioa
Tapiak azpimarratu du Cevitalek eta Kataluniako CNA taldeak Fagorrek Gipuzkoan dituen lantegiak erosteko eskaintzak egin dituztela eta bi kasuetan enplegua mantentzeko konpromisoa hartu dutela.
Arantza Tapia Ekonomia eta Lehiakortasun sailburua. EFE
Arantza Tapia Ekonomia eta Lehiakortasun sailburuak positibotzat jo du Cevitalek Fagor Etxetresnaken nazioarteko markak erosteko Donostiako Auzitegiak emandako baimena, "Gipuzkoan enplegua mantentzeko aukera erreal bat suposatzen duelako".
Berri ona dela esan du, besteak beste, konpainia aljeriarra Arrasateko Garagarza lantegiari marka eta patentea uzteko prest agertu delako.
Ildo horretan, Tapiak azpimarratu du Cevitalek eta Kataluniako CNA taldeak jada egin dituztela Fagorrek Gipuzkoan dituen lantegiak erosteko eskaintzak eta bi kasuetan enplegua mantentzeko konpromisoa hartu dutela.
Horrenbestez, "Gipuzkoan enplegua mantentzeko aukera erreala da", erantsi du.
Bestalde, Pedro Jose Malagon epaileak gaur hartutako erabakiak Fagorren nazioarteko marken balio-gutxitzea ekiditen duela eta Frantziako eta Poloniako lantegietan enplegua mantentzea bermatzen duela nabarmendu du. Horren ondorioz, "prozesu konkurtsala Euskadin baldintzarik onenetan egitea ahalbidetu da", gaineratu du.
Frantziako eta Euskadiko prozesuen erritmoak ezberdinak direla ere azaldu du; izan ere, lehendabizi Cevitalek Fagorrek Frantzian dituen markak eskuratzeko eskaintzak egin zituen, eta orain Espainian eta Polonian dauden markekin jarraitu du.
Amaitzeko, Tapiak ohartarazi du Cevitalen operazioak Frantzian huts egin izan balu, Euskadin abian jarritako erosketa prozesua bideragarria izango ez litzatekeela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa