Ekonomia
Fagor
Erredakzioa
Neurriari esker lantegien gaineko interesa duten enpresak eskaintzak egiten has litezke.
Fagor etxetresnak-en lantegia.
Fagor Etxetresnak S. Koop eta Edesa S. Koop enpresen Administrazio Konkurtsalak bi entitate horien likidazio-planak aurkeztu ditu gaur Donostiako Merkataritza Epaitegian, Konkurtso Legearen 148. artikuluan oinarrituta.
Hala jakinarazi diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari Fagor Etxetresnak (Eveac-Crowe Horwath-Sayma, A.I.E. eta Banku Popularra) eta Edesa (Eveac-Crowe Horwath-Sayma, A.I.E. eta Banku Popularra) entitateen administrazio konkurtsalek balore merkatua arautzen duen 24/1988 Legearen 82. artikuluak dioena kontuan izanda.
Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak gaur goizean bertan jakinarazi du Fagor Etxetresnen likidazio plana “lehenbailehen” aurkeztea nahi zuela, bi lantegien gaineko interesa agertu duten enpresak eskaintzak egiten has zitezen. Izan ere, horri esker bi lantegietan interesatuta dauden enpresek haiek lortzeko 'enkantea' hasiko dute. Cevital konpainia aljeriarra eta CNA talde katalana dira, hain zuzen ere, interesa erakutsi duten enpresetako bi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa