Ekonomia
Kutxen legea
Erredakzioa
EAJ eta PSE kapital pribatua sartzearen alde agertu dira, eta Bildu kontra; horrenbestez, pribatizazioaren kontra 7 boto daude, eta 5 alde.
Kutxabanken (BBK, Kutxa eta Vital kutxen bat-egitearen ondorengo bankua) ordezkaritza duten sindikatuei pribatizazioaren kontra azaltzeko eskatu die ELA sindikatuak.
Kutxen Lege berriaren arabera, bat-egiteen ondorioz sortutako bankuek kapital pribatua sartzea ahalbidetu behar dute, eta horrek praktikan pribatizatzea suposatzen du.
Ohar baten bidez, ELAk CCOO eta Pixkanaka (Kutxako langileen ordezkaria) sindikatuei prozesuaren kontra bozkatzeko eta, horrela, Mario Fernandez presidentearen kalitatezko botoa ekiditeko eskatu die, berdinketa gertatzen bada, presidentearen botoa erabakigarria ez izateko.
ELAk gogorarazi duenez, Kutxabanken egungo Administrazio Kontseilua 14 kidek osatuta dago; PNVk 3 kide ditu; PSE-EEk 2; Bilduk 7; CCOOk 1 eta Pixkanakak 1.
Sindikatuak zabaldu duenez, EAJk eta PSE-EEk kapital pribatua sartzearen alde egingo dute, baina Bildu kontra azaldu da, horrenbestez, alderdiak kontuan hartuta, 7 pribatizazioaren kontra eta 5 alde agertuko dira.
"Matematikek ez dute iruzurrik egiten, CCOOk eta Pixkanakak kontra bozkatzen badute, presidenteak ezin du bere botoa eman. EAJk eta PSEk ez dute gehiengoa eta Kutxabanken zuzendaritzak bestelako alternatibak bilatu beharko lituzke", esan dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa