19:50

Ekonomia

Lan-gatazka

Cegasako langileek manifestazioa egin dute Oñatin

Erredakzioa

Datorren astean jasoko dituzte erregulazio txostenaren xehetasunak, baina, enpresa batzordearen arabera, Cegasa bideragarria da eta borrokan jarraituko dute.

  • Cegasako langileek enpresaren bideragarritasuna defendatu dute. EiTB.

    Cegasako langileen enpresarek bideragarritasuna defendatu dute. EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cegasako langileek manifestazioa egin dute. Enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik bigarren martxa izan da, Gasteizen egin zutenarekin batera.

Langileek ostiralean jakin zituzten erregulazio txostenaren xehetasun batzuk, baina datorren astean jasoko dute informazio osoa.

Cegasa 1934an sortutako pila fabrikatzailea da. Egoitzak Gasteizen eta Oñatin ditu eta bertan 500 pertsonak egiten dute lan. Horrez gain, Estatuan eta munduan beste 400 langile ditu.

117 milioi euroko zorra

Cegasak 117 milioi euroko zorra du, eta horietatik 87 bankuei zor dizkie. Sindikatuen ordezkarien arabera, bankuek finantzazioa eten diete eta Jaurlaritzari eta Foru Aldundiei langileen aldarrikapenak babesteko eskatu diete.

Enpresa batzordearen esanetan, enpresa bideragarria da eta borrokan jarraituko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Oñati

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena