Ekonomia
Kutxabank
Erredakzioa
Bankuan kapital pribatua sartzea proposatuko dio Mario Fernandezek administrazio kontseiluari. Egun, BBK, Vital eta Kutxa aurrezki kutxen esku dago bankua.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Deustuko Unibertsitatean eskaini duen hitzaldian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakariak baztertu egin du Eusko Jaurlaritza Kutxabanken akzioduna izateko aukera. Egun, Kutxabank BBK, Kutxa eta Vital aurrezki kutxen esku dago, baina kapital pribatua sartzeko prozesua hasiko du laster.
Deustuko Unibertsitatean eskainitako hitzaldi batean, Urkulluk gogora ekarri du Kutxabank behartuta dagoela, Europako araudi berriaren ondorioz, kapital pribatua hartzera.
Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearengan "uste osoa" duela esan du, eta ziur agertu da bankuaren gizarte ekintza bermatzeko gai izango dela, kapital pribatua sartu arren.
"Fernandezek Kutxabanken obra soziala babesten du, eta ziur nago babesten jarraituko duela", adierazi du.
Otsailaren 27an iragarri zuen Mario Fernandezek kapital pribatua sartzeko prozesua abiatzea proposatuko duela hurrengo administrazio kontseiluan.
Egun, Kutxabank BBK (% 57), Kutxa (% 33) eta Vital (% 11) aurrezki kutxen esku dago. ETBn egindako elkarrizketa batean, Fernandezek azaldu zuen kutxek ezin dutela akzioen % 50 baino gehiago izan, Europako araudi berriaren ondorioz, eta prozesuaren bukaeran hiru aurrezki kutxen artean gehienez ere bankuaren % 30 izango ahalko dutela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa