Ekonomia
Goi-bilera ekonomikoa Bilbon
Iker Gonzalez | EITB.COM
Besteak beste, lehendakariak, erregeak, Luis de Guindosek eta Lagardek hitz egin dute jada. NDFko zuzendariak Espainiako ekonomia aztertu du.
Albisteak (6)
Informazio gehiago (2)
Dokumentuak (1)
galeriak (1)
12:12. Jeroen Dijsselbloemek bukatuta, Maria Luís Albuquerque Portugalgo Finantza ministroaren txanda da.
12:10. "Bermatu egin behar dugu berrikuntza eta garapenean eta hezkuntzan inbertitzen dela", azpimarratu du Dijsselbloemek.
12:08. Galderak erantzuten hasi da Euroguneko presidentea.
12:06. Bukatu egin da Jeroen Dijsselbloemen agerraldia.
12:01. "Nire ustez, eraginkorragoak izan behar dugu. Erreformen onurak ez dituzte soilik erreformak egiten dituzten herrialdeek jasotzen. Eurogunea indartu beharko genuke", esan du Euroguneko presidenteak.
11:58. Produktuen gaineko erreformek, berez, ekoizpena hobetu lezakete Eurogunean.
11:55. Espainiak eta Euroguneak indarrak batu dituzte.
11:53. Richard Bourdreauxek Jeroen Dijsselbloem aurkeztu du.
11:51. Foroari ekiteko dena prest.
11:28. Gutxienez pertsona bat atxilotu dute istiluetan.
11:14. Atsedenaldia, 11:45ean ekingo diote berriro ekonomia-foroari, Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentearen hitzaldiarekin.
11:09. Halaber, Espainiako Gobernuak Bilbon duen egoitzaren kontra ere pintura eta harriak bota dituzte.
11:05. Ertzaintzak baieztatu du Zara, El Corte Ingles, Mango eta Desigualeko erakusleihoak hautsi dituztela.
11:02. Poliziak ez du esku-hartu oraindik. Suhiltzaileak sutea itzaltzera joan dira.
11:01. Bi barrikada egin dituzte eta su eman diete Bilboko Kale Nagusian egin duten manifestazioan. Gainera, harriak, pintura... botatzen ari dira zenbait pertsonak.
11:11. Lagarderen agerraldia bukatu da.
11:55. Lagardek, halere, gogorarazi du Espainia atzeralditik atera dela, "ez krisialditik".
10:50. "Espainiatik albiste onak datozkigu, baina hobeak izan litezke; beraz, hobetzeko aukera dago", azpimarratu du Lagardek, atzeraldiaren amaieraren inguruan.
10:48. Lan-erreforman sakondu behar dela esan du, "ez enplegua dutenen mesedetan, baizik eta nahi dutenei mesede egiteko", eta "gastu fiskalak murriztuta, ez soldatak".
10:45. Lagardek Europar Batasuneko "finantza egitura" sendotzearen alde egin du, eta, horretarako, "ezinbestekoa da bankuek bat egitea".
10:43. NDFko zuzendaria: 'Bilboko eraldaketa eredu da nazioartean'.
10:42. Lagarderen esanetan, berrikuntzak hiri baten itxura aldatu dezakeela ikusteko Bilbo eredurik onena da.
10:40. Christine Lagarderen txanda.
10:39. Bitartean, bi zutabe Jesusen Bihotzetik eta Arriaga Plazatik abiatu dira, Moyuan bat egiteko, eta, geroago, Guggenheim Museorako bidea hartzeko. 11:30 aldera, Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELAko eta LABeko idazkari nagusiek hitzaldia egingo dute, Euskadi Plazan.
10:36. Erregeak inauguratu du ekonomia foroa.
10:35. Monarkaren arabera, "ekonomiaren oinarri sendoak ezartzeko ezinbestekoa da nazioartera begira jartzea".
10:33. "Susperraldia aurrera doa, egia da oraindik oztopoak daudela, baina egungo egoera orain dela bi urtekoa baino hobea da", esan du erregeak.
10:32. Lehendakariaren hitzaldia bukatuta, Juan Karlos I.a erregearen txanda da. "Agur bero bat" zuzendu dio Iñaki Azkunari.
10:31. Urkulluk esan duenez, bankuak erreskatatu ostean, "finantza entitateei ordainean zerbait eskatzeko momentua da, herritarrek egindako esfortzua itzul dezaten, eta laguntza horren zati bat ekonomia erreala suspertzeko erabil dezaten".
10:30. Lehendakariak gaineratu duenez, "ekonomia garatuok monetaren estimulua modu mailakatu batean murrizten badugu, aurreztearen paradoxan eroriko gara, eta atzeraldi berri batean sar litezke".
10:27. Urkulluren esanetan, "atzeraldiaren mugarria gainditu dugu, ekonomia dinamizatzeko unea da, ekoizpena estimulatu, inbertsioak zuhurtasunez egin eta kontsumoa sustatzeko".
10:25. Urkulluk gogorarazi duenez, 2011n "ETAk su-etena iragarri zuen, eta orain garai baketsu bat bizi dugu. Errealitate horren bidez Euskadik irudi positiboagoa du munduan".
10:22. Ekonomia ministroaren hitzaldia laburra izan da. Iñigo Urkullu lehendakariak ekingo dio hitzaldiari. Euskal Kontzertuaren berezitasunak azaldu ditu.
10:21. Aldi berean, milaka pertsona "Troika, Go Home" oihukatzen ari dira Bilboko kaleetan.
10:18. De Guindosen arabera, "ezinbestekoa" da erreformak egiten jarraitzea.
10:15. Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren txanda. Lehenengo hitzak Azkunari zuzendu dizkio. Foroa "orain dela hilabete batzuk Azkunarekin izandako elkarrizketa batean" sortu zela jakinarazi du.
10:12. Ibon Areso Bilboko alkateordea izan da lehena hitz egiten ekonomia foroan. Iñaki Azkunaren ordez egin du.
10:11. Bizkaiko hiriburuak inoiz izandako segurtasun operatiborik handiena antolatu dute. Mila poliziak osatzen dute talde berezia: Ertzaintza, Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Udaltzaingoko agenteek osatzen dute.
09:52. Sindikatuek eta eragile sozialek zenbait protesta egingo dute gaur, austeritate politiken bultzatzaileen kontra. Horrela, ELAk eta LABek sustatutako Gune plataformak manifestazio bat deitu du 10:00etarako. Bi zutabek protestari ekingo diote, bata Jesusen Bihotzetik eta bestea Arriaga Plazatik, Moyuan bat egiteko. Handik, Guggenheim Museoaren inguruetara joango dira. Atzo, CCOO, UGT eta USO sindikatuek egin zuten protesta.
09:45. Foroaren hasiera ekitaldia, Guggenheim Museoan, Juan Carlos I.a erregearen eta lehendakariaren eskutik. Iñaki Azkuna Bilboko alkateak erregearen bisita izan zuen atzo, igandea, orain dela astebete izandako eroriko baten ondorioz ezingo duelako foro ekonomikoan parte hartu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa