Ekonomia
Enpleguaren Plan berria
Erredakzioa
Iñigo Urkullu ‘Rajoy markara’ egokitu izana eta plan berriak ‘enpleguaren egonkortasun eza dakartzaten programak’ biltzen dituela adierazi du.
ELA sindikatuak Eusko Jaurlaritzak diseinatutako Enplegu Planak (2013-2016) 'lana deuseztatu eta langabezia handitu' egingo duela esan du eta politika publikoan Iñigo Urkulluren gobernu taldea 'Rajoy markara' egokitu izana salatu du.
Adolfo Muñozek, ELA sindikatuko idazkari nagusia, EBeko eta Madrileko politiken jarraipena egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari. Planteatzen dituen "murrizketekin eta egokitzeekin" exekutiboaren lehentasuna enplegua sortzea izatea ezinezkoa dela gaineratu du.
ELAko buruak Jaurlaritzak PPko exekutiboaren neurriak "onartu" eta neurri horiek elkarrekin "erabakitzea" salatu du.
"Rajoy marka"
Nagusien elkarteak "Espainia marka" gustuko duela eta Confebaskek "Espainiak ondo funtzionatzen duela" esatea sinesgaitza dela esan ostean Eusko Jaurlaritzak "Rajoy markan" oinarritutako politika publikoa egiten duela baieztatu du.
Eusko Jaurlaritzaren gizarte eta ekonomia politika "garrantzigabea" dela dio Muñozek eta nahiz eta gobernuko alderdia aldatu "Madrilen esandako murrizketak" eragin eta "Lopezen gobernuan" egindako politika bera dela adierazi du. Estatuak 2016rako egin behar duen "defizitaren murrizketa 37.000 milioi eurokoa dela esan du eta Euskal Herrian eragina izango duela" jakinarazi du. Bere ustez guzti hau adostuta dago eta Urkulluk "defizitari buruz aginduko dioten guztia" onartuko du.
Jaurlaritza "enplegua suntsitzen eta soldatak murrizten" ari dela eta Confebaskekin batera "soldaten aurkako politikan" bat egiten duela gaineratu du.
Proposamen honekin orain arte aurrekontuen eta zergen politikan aldaketak errotik egiten ez badira enpleguaren egoerak ez duela aldaketarik izango esan du. "Enplegu duina gutxi batzuen eskuetan" uztea bideratu dituzten neurriak bertan behera uztera gonbidatu du.
ELAren ustez egoera ez da aldatuko Jaurlaritzak proposatutako plan berriarekin eta bere ustez 'enplegua suntsitzen jarraituko da eta langabeziak gora egingo du". "Ez da enplegu politika, langabeziaren politika da" adierazi du Mikel Novalek, sindikatuko gizarte arloko buruak.
Proposamenak
Jaurlaritzak egindako proposamenaren aurrean ELAk hainbat ekarpen egin ditu enpleguaren kalitateak gora egiteko. Horien artean zerga sisteman aldaketak egitea, enplegu publikoa handitzea (hezkuntzan, osasunean, zerbitzu sozialetan edo garraioan), lan jardunaldiaren murrizketa, soldata minimo duina, etab. aurkitzen dira.
Entitate finantzarioetan ere aldaketak egin behar direla eta enplegu berdea bezalako ekimenak bultzatzea eskatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa