21:15

Ekonomia

Epaiketa

BBVAk helegitea jarriko du ekarpen subordinatuen epaiaren kontra

Erredakzioa

Finantza erakundearen ustez, epailearen erabakia ez da bidezkoa. Gardentasun informatiborako betekizun legal guztiekin bat egin duela eta akatsa kontsumitzailearena izan dela defendatu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuen inguruko epaia ez da bidezkoa, BBVAren ustez, eta, ondorioz, horren kontra helegitea jarriko duela iragarri du. Izan ere, Marcos Bermudez Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko epaitegiko epaileak BBVAren kontra egin du, 2004 eta 2007 artean Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuak erosi zituzten bezero batzuei dirua bueltatzea ebatzi baitu. Auzi horretan, Eroski zigorrik gabe utzi du epaileak, Fiskaltzaren eskaerekin bat eginez.

Finantza erakundeak ohar batean azaldu duenez, gardentasun informatiborako betekizun legal guztiekin bat egin du BBVAk, eta akatsa kontsumitzailearena izan dela defendatu du.

Bankuaren ustetan, halaber, Eroskik bizi duen krisi egoeraren arriskuak finantza erakundearengana bideratu ditu epailearen ebazpenak, "ekarpenen merkaturatzea ez zela egokia izan esanez".

Halaber, BBVAk azpimarratu du 61 lagunetatik 3k bakarrik deklaratu dutela epaiketan. Hala, bankuaren ustez, ezin da hiru pertsonaren testigantza bakarrik oinarri gisa hartu "produktua erosi zuten guztiek, Eroskiko langileak tartean, horren ezaugarriak eta arriskuak ezagutzen ez zituztela" esateko.

"Ezin da Bankiarekin alderatu"

Azkenik, Eroskiren ekarpenak ezin direla Bankiako edo Nova Caixa Galiciako lehentasunezko produktuekin alderatu esan du BBVAk, kooperatibak "adostutako errentagarritasuna ordaindu duelako eta ordaintzen jarraitzen duelako".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena