Ekonomia
Jaurlaritzaren enplegu plana
Erredakzioa
Gazteei eta epe luzeko langabeei dago neurria zuzenduta, eta 16 milioi euro bideratu dituzte horretara. Ekonomia eta enplegua suspertzeko Jaurlaritzak abiatutako planaren baitan dago neurria.
Informazio gehiago (1)
Krisiak gehien jotako eskualdeetako EAEko udalek 2.800 langabe kontratatuko dituzte urtero, gehien bat gazteak eta epe luzeko langabeak, Eusko Jaurlaritzak ekonomia eta enplegua suspertzeko asmoz abiatutako planaren baitan. Egitasmoak, guztira, 6.475 milioi euro bideratuko ditu 2014 eta 2016 bitartean.
Ekimenaren lehen fasea astearte honetako Gobernu Kontseiluan onartuko dute, eta ondoren aurkeztuko dituzte xehetasunak, prentsaurrekoan. Astelehen honetan, ordea, langabeen kontratazioa bultzatzeko lehen neurria aurreratu dute EAJk eta PSE-EEk.
Hala, plana biltzen duen dokumentuaren xehetasunak berretsi dituzte Andoni Ortuzarrek eta Patxi Lopezek, joan den irailean jeltzaleek eta sozialistek sinatutako akordio ekonomiko eta fiskalaren ildotik. Ondoren, agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean.
Ortuzarrek Jaurlaritzak egindako ''esfortzua'' azpimarratu du komunikabide aurrean. Izan ere, 6.290 milioi euroko plana izan behar zuen eta, azkenean, 6.400 euro izango ditu, buruzagi jeltzaleak azaldu duenez. ''Ahalik eta gehien bildu du Jaurlaritzak bere kutxa eta kontuetatik'', gaineratu du.
Bestalde, udalek langabeak zuzenean kontratatu ditzaten 16 milioi euro jasotzen ditu planak, Patxi Lopezek azpimarratu duenez. Zehazki, gazteak eta 45 urtetik gorako epe luzeko langabeei enplegua eskaintzea izango du ekimenak helburu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa