16:32

Ekonomia

Ebazpenaren ostean

Eroski pozik azaldu da eta 'zuzen' jokatu zuela defendatu du

Erredakzioa

"Ebazpen honek berretsi egin du Eroskik behar bezala jardun zuela inbertitzaileak ahalik eta informazio gehien jaso zezan", gaineratu du kooperatibak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eroski pozik azaldu da Marcos Bermudez Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko epaitegiko epaileak Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuak BBVAren bidez erosi zituzten 68 kontsumitzaileri dirua itzultzeko hartutako erabakiarekin eta jaulkipena "zuzena" eta legearen araberakoa izan zela defendatu du.

Ohar baten bidez, Eroskik nabarmendu du ebazpenak kooperatiba absolbitu duela, ekarpenen gaineko publizitatea egiteagatik, eta "ez dagoela Eroski zigortzeko arrazoirik".

Rosa Carabel Erorkiren ekonomia eta finantzen zuzendariak "oso positibotzat" jo du absoluzioaren epaia eta ekarpenen jaulkipena "zuzena" izan dela azpimarratu du, "beti ere" indarrean dagoen legearen araberakoa eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) aginduei jarraituta.

"Ebazpen honek berretsi egin du Eroskik behar bezala jardun zuela inbertitzaileak ahalik eta informazio gehien jaso zezan", gaineratu du.

Epaia

BBVAk ez zuela garbi jokatu ebatzi du Marcos Bermudez epaileak, eta, horrenbestez, dirua interes eta guzti bueltatu beharko die ekarpenak erosi ondoren dirua berreskuratu ezin zutela ikusita salaketa jarri zuten 68 bezero horiei.

Fiskaltzak epaiketan eskatutakoaren bidetik jo du epaileak, eta Eroski zigorrik gabe utzi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena