Ekonomia
Ebazpenaren ostean
Erredakzioa
Bankuen, Kutxen eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkarteak oso positibotzat jo du Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuen inguruko epaia, BBVAk dirua bueltako beharko baitu.
Adicaek egindako protestetako bat. Irudia: EiTB
Albisteak (3)
audioak (2)
Informazio gehiago (1)
Francisco Javier Alvarado ADICAE Banku, Aurrezki Kutxa eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkartearen ordezkariak Marcos Bermudez Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko epaitegiko epaileak Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuak BBVAren bidez erosi zituzten 68 kontsumitzaileri dirua itzultzeko hartutako erabakia txalotu du, orain horri esker "kontsumitzaile askok badakitelako salaketen bidez dirua berreskura daitekeela".
Ebazpena ezagutu eta gero hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, positibotzat jo du erabakia "BBVA dirua itzultzera zigortu duelako".
"Kontsumitzaileen eskariak aintzat hartu dira eta BBVAk diru guztia itzuli beharko du. Kontratuak bertan behera utzi, eta dirua itzultzea agindu dute", esan du. Eroskiren inguruan esan duenez, "ez dira salaketak onartu".
Alvaradoren iritzian, "kontsumitzaile askok badakite orain salaketen bidez dirua berreskura daitekeela", baina, era berean, epaiaren kontrako helegitea jar litekeela nabarmendu du.
Bestalde, diru horren interesen harian ohartarazi duenez, "kontraturik ez badago, dirua itzuli egin beharko du, eta horri legezko interesa gaineratu beharko zaio".
Epaia
BBVAk ez zuela garbi jokatu ebatzi du Marcos Bermudez epaileak, eta, horrenbestez, dirua interes eta guzti bueltatu beharko die ekarpenak erosi ondoren dirua berreskuratu ezin zutela ikusita salaketa jarri zuten 68 bezero horiei.
Fiskaltzak epaiketan eskatutakoaren bidetik jo du epaileak, eta Eroski zigorrik gabe utzi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa